Letra Apatxe Gaua de Negu Gorriak

Letra de Apatxe Gaua

Negu Gorriak


Apatxe Gaua
Negu Gorriak
(0 votos)
Geronimo eta txirikahuak
Denok lagunkide apatxe gauan
Joseph Burua ta sudur-zulatuak
Azal gorriak martxan bere askatasunerantz!

Inork ez zaitu mundu honetan lagunduko
Zu zeu zara prestatu beharrekoa
Izan zaitez indartsu, azkar ta lasterkaria
Izkutatzeko edo txiri egiteko trebea

Ikas mendietan korrika egiten
Gertarazi jazarpenaren artean
Heriotz artean eta segadarenean
Ikas hiriko teilatuetan korrika egiten!

Jack kapitaina eta bere marinelak
Gazteria matxinatua eta rock soldaduak
Labain Lasai eta Txeieneak
Mao Tse Tung eta lautadetako indioak

Ez duzu lagunik, ez eta zure arreba
Ezta zure anaia, zure aita edo zure ama
Zure etsairik handiena beldurra da
Bizitza zure buruarekiko burruka bat da

Zure hankak dituzu lagun
Zure burmuina duzu lagun
Zure begiak dituzu lagun
Baita zure eskuak ere!

Otawak, Potawatomisak
Jitariarrak eta Txerokeeak
Auzoetako gazteak, gorriz margoturiko herria
Erreserbatik atera, honek mugitu behar du!

Izerdi eta malkoak beharko dituzu
Eta batzutan ez dakizu ezta zegatik ere
Baina hori da askatasunaren bidea
Natura hor dago, agur dezakezu

Dantza, dantza, dantza gurekin
Dantza, dantza, Siouxen dantza
Dantza, dantza, errebantza pogoa
Apatxe gaua jai ta dantzarako!

Goazen, goazen Parisko Mohikanoak!
Goazen, goazen gaueko samuraiak!
Goazen, goazen hooligan martitzarrak!
Goazen, indio metropolitarrak!
Goazen, goazen Tokyo-ko apatxeak!
Goazen, punk, mod eta redskinsak!
Goazen, goazen Vietnamgo tribuak!
Goazen asfaltoko irokesak!

GERONIMO!


Comparte Apatxe Gaua! con tus amigos.


Que tal te parece Apatxe Gaua de Negu Gorriak?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente