Letra Dardararen Bat de Berri Txarrak

Letra de Dardararen Bat

Berri Txarrak


Dardararen Bat
Berri Txarrak
(0 votos)
Goizeko bederatziak, kafe egin berria zainetan
Inor ez dabil kalean, ezin asmatu zergatia
Erabateko isiltasuna, hau ez da distopia bat:
Astelehena da gaur eta Gorka da nire izena

Hamaikak eta hogeita bi eta ez dut arimarik ikusi
Arduratuta jadanik orube batera iritsi
Mundu guztia makurtuta belarriak trenbidean
Trenik ba ote datorren edo lepoa galtzear

Esadazue ba
Entzuten al da zerbait, dardararen bat?
Etorriko al da norbait azkenean gugana?

Denak ere mututurik burdinbidean makurturik
Ez urrun tunel beltzetik
Ez oso urrun tunel beltzetik

Esadazue ba: entzuten al da zerbait
Dardararen bat?
Etorriko al da norbait azkenean gure bila?
Eta hala bada esan zein abiadan
Denborarik dugun orain artekoa ahazteko
Eta zer dugun eskaintzeko
Ezpada beste inon egoteko gogoa
Eta erakuskeria hau, ezpada
Lekuko izateko kondena epaia ezagun denean


Comparte Dardararen Bat! con tus amigos.


Que tal te parece Dardararen Bat de Berri Txarrak?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente