Letra Hiri Gerrilaren Dantza de Negu Gorriak

Letra de Hiri Gerrilaren Dantza

Negu Gorriak


Hiri Gerrilaren Dantza
Negu Gorriak
(0 votos)
arte ederretakoak
ari ziren protestaka
irakasle euskaldunak
behar zituztela
eta manifestazio-buruak
txakurrekin topo egin
ez jarraitu! zergatik? haatik
mintzatzen saiatu zen
gizarajo bat
txakurrak zaunka
eta muturreko bat
makilak dantzatu zituzten
hezurretan
ng txanotea eta zapia jarrita:

txikito, txikito ska antzera
txikito, triki-rapa bezala
txikito, ikasi mugimenduak
puntarako xistera pilotariarenak

txikito, txikito porrusalda
txikito, acid-jazza bezala
txikito, dantza lotua
ala dantza askatua

hiri gerrilaren dantza
jai alai baino sutsuagoa
hiri gerrilaren dantza
capoeira bezain neurtua

jai alai frontoi jokua
aipatua izan dela
iruñeko okupazioa
burura datorkit
gaztetxearen alde,
kalean mariatxi
eta arin arin
frontoiko bizkarrean
palestinoekin baltzeoan

atxarteko harrobian
eskalariak bezala
non txakur ausart
bat pistolarekin
igo zen batek
bi aukera luzatu zion:
tiro eginez gero betean eman,
biok behera,
huts egin eta zu bakarrik

txikito, txikito saltsa antzera
txikito, bertso-hop bezala
txikito, ikasi dantza pausoak
raggamuffin jairako prest daudenak

txikito, txikito fandango
txikito, funky metala bezala
txikito, dantza lotua
ala dantza askatua

hiri gerrilaren dantza
azeri dantza baino zuhurragoa
hiri gerrilaren dantza

makil dantza baino azkarragoa
hiri gerrilaren dantza
jai alai baino sutsuagoa
hiri gerrilaren dantza
capoeira bezain neurtua

txikito, txikito besoak gora
txikito, eskuko hatzez kriskitin
txikito, ikasi mugimenduak
puntarako xistera pilotariarenak.


Comparte Hiri Gerrilaren Dantza! con tus amigos.


Que tal te parece Hiri Gerrilaren Dantza de Negu Gorriak?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente