Letra Marinelaren Bakardadea de Mikel Markez

Letra de Marinelaren Bakardadea

Mikel Markez


Marinelaren Bakardadea
Mikel Markez
(0 votos)
Hogei urtekin alde egiten
Gurasoekin ez ongi
Bizi nahia baina lotura
Burua oraindik duzu argi
Marinela izan nahi eta
Amets hori beti buruan
Buruan bakarrikan balitz
Baitere bihotz barruan
Hogeitabat urte eskasekin
Bete zenuen ametsa
Zazpi itsasoak zeharkatuz
Handituaz bizinahia
Mila emakumeren gorputza
Sarritan izan duzu
Baina ez duzu hauetako baten
Arima inoiz ezagutu
Hirurogehi urte konplitu
Jadanik zaude trakets
Indarrak galdu dituzu eta
Itsasoa uzteko prest
Zahartzaroarekin batera
Ideiak dira aldatu
Eta mundua zure inguruan
Egin zaizu ezkutatu
Portuan utzitakoaz
Gaur sentitzen duzu pena
Lurrak bai bait ditu hainbat gauza
Itsasoak ez duena
Itsasoa zen zure maitale
Lurrean arrotz zara
Ezin inori pena hau kontatu
Ta itsasoa ezin maita


Comparte Marinelaren Bakardadea! con tus amigos.


Que tal te parece Marinelaren Bakardadea de Mikel Markez?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente