Letra Set drugs free de Hertzainak

Letra de Set drugs free

Hertzainak


Set drugs free
Hertzainak
(0 votos)
Ikusi nuen azkenengoetan arratsalde osoak pasatzen zituen
begirada oker eta hitz ustelen izkina hartan.
Ikusi zuen azkena, komuna ezezaguneko
baldosa urdin eta hotz haiek.
Ikusi nuen. Baita ere, bizitza galtzen
euren gorputz hotza berotu nahiean
ordurako hain urrun zituzten
amets haien arindura bilatzen.
Inork aukeratzen ez dituen pasaiak
ikustea suertatu zaizula dio
historiarik gabekoen liburuak;
besteek ikustea ere pentsatzen ez dutena
ezagutzea tokatu zaizula;
hilherri bat eduki zenuela azken laguna.
Orain, beranduegi. Beti bezala telefono ajendan
aurkitu zaitut eta zure izena
bertatik tatxatu beharrean nago.
Nola gertatu zaizun galdetzen diot ene buruari.
Orain zoritxarrez orain,
zergatik ez zintzaizun suertatu beste historia bat
esaten diot ene buruari berriro ere?
Eta berandu beti bezala, bioleta koloreko
egun hartan esaten zenidana errepikatu behar dut:
Free free, free, set drugs free.


Comparte Set drugs free! con tus amigos.


Que tal te parece Set drugs free de Hertzainak?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente