Letra 718 Km. de Lör

Letra de 718 Km.

Lör


718 Km.
Lör
(0 votos)
Gaur ere amestu dut
elkarrekin ginela
aske izan ginen leku batian
zure betiko irria berriz begiratzian
taupadak azkartzen zaizkit barnian

Oheko ohial hauek
akordatzen didate
ehundaka kilometrotan zarela
gure arteko gutunetan
une latz hauek gainditzeko
denon babesa beharrezkoa dela!

Bihar ere, hemen izango nauzu
inoiz baino gertuago ta distantzia
ez da muga izango
gure artekoa hausteko

Denbora igarotzian ezer ez aldatzian
dena berdin jarraitzen duela bertan
bakarrik etzaudela ni bezela asko direla
zutaz inoiz ahaztuko ez direnak

Ziur egon zaitez laztana
gertu egongo naizela
datorrenari aurpegia emateko
bide luze honetan iritsiko da eguna
bakoitzari berea emango zaiona!

Bihar ere hemen izango nauzu
inoiz baino gertuago ta distantzia
ez da muga izango
gure artekoa hausteko


Comparte 718 Km.! con tus amigos.


Que tal te parece 718 Km. de Lör?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente