Letra Arrosa Beltza de Urgabe

Letra de Arrosa Beltza

Urgabe


Arrosa Beltza
Urgabe
(0 votos)
Liburuak hasieratik amaitu arte
ikasi eta maisuari adierazi
beste pentsamendurik ez neukan
zu herrira heldu zinen egunean.

Zure begirada sakon horrek
nirekin topo egin zuenean
piztu zitzaidan sentimendu berri bat
nire barrenian.

Zirudien mundua eskuetan geneukala
elkarrekin hasi ginenean
baina laster arrosa beltzez jantzi zen
mutil bakarti bat bihurtu naiz.

Gaixotasun haren erruduna
topa nahian dihoa nire bizia
baina oraingoz burura datorkidana
zuri abesti hau idaztea.

15-16 urte
elkar ezagutu ginen
maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen.
15-16 urte
zure musuak heldu ziren
nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten.

15-16 urte
elkar ezagutu ginen
maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen.
15-16 urte
zure musuak heldu ziren
nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten.

Gau batean, amets gozo bat izan nuen
zurekin.
Joan zinen mundu horretara
berriz laztantzen ginen biok
elkarrekin, elkarrekin…

15-16 urte
elkar ezagutu ginen
maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen.
15-16 urte
zure musuak heldu ziren
nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten.


Comparte Arrosa Beltza! con tus amigos.


Que tal te parece Arrosa Beltza de Urgabe?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente