Letra Kartzelako Gutuna de Urgabe

Letra de Kartzelako Gutuna

Urgabe


Kartzelako Gutuna
Urgabe
(0 votos)
Gutun bat idatzi nahi dizut ilunpe honetatik,
gizakia izan ta zenbaki bihurtu nauten
barrote hauen artetik,
jan gabe daroat aste bat inguru, ta gutun hau
inoiz ez zaizula helduko dakidan arren,
bertan oroitu nahi zaitut.

Larrosarik gabe udaberri eskasa,
maitasunik gabe familia galdua,
burdina hotsaren atzean
etxeko semearen negarra,
andre bakartiaren samina,
aita kartzelaratuaren gorrotoa,
barrote arteko berba isilduak
berba isilduak...

Gure ametsak galdurik, mundutik ezabatuak,
emaiozu gehiago ikusiko ez dudan semeari
aitaren barri
esaiozu eduki ebala aita arrunt bat
ametsik ederrena gauzatu nahian isilarazia.

Larrosarik gabe udaberri eskasa,
maitasunik gabe familia galdua,
burdina hotsaren atzean
etxeko semearen negarra,
andre bakartiaren samina,
aita kartzelaratuaren gorrotoa,
barrote arteko berba isilduak.
Berba isilduak...
Sarrailak betiko zarratuta!

Kartzelako zoruan nago, odolez bustita,
neure herria saldu, hori zen nahi zutena,
inori ez esanagatik, ongi dakiguna.
Herria maitatzea gure bekatua
belarrik gabeko zelai berde batean
Itziarren semearen lagunik onena.

Larrosarik gabe udaberri eskasa,
maitasunik gabe familia galdua,
burdina hotsaren atzean
etxeko semearen negarra,
andre bakartiaren samina,
aita kartzelaratuaren gorrotoa,
barrote arteko berba isilduak.
Berba isilduak...


Comparte Kartzelako Gutuna! con tus amigos.


Que tal te parece Kartzelako Gutuna de Urgabe?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente