Letra Errua de Gose

Letra de Errua

Gose


Errua
Gose
(0 votos)
Umrak ginela ere gerra zaharreko jende derrotatua
ikusten genuen pasatzen
gabardinarekin euripean herri osoaren
errua kargatzen.

Irratian, telebistan, elizan, eskoletan
irabazleek agintzen zuten,
erruaren banatzaileek, errua, erru guztia
menperatuei atxikitzen.

Errudunetakoak ginela haintzat hartuz,
gauzak aldatzen ahalegindu ginen.
Bortxaren eta erruen kontrako betiko
erresistentzia jarraitu genuen.

Baina ez ginen gauza izan bestela antolatzeko
gizartea, ezta geure artea ere.
Erruak besteen lepoen ezartzea errazagoa da,
antzina girgiluak esklaboenean bezala.

Era askotako eskarmentuen ondoren, nik behintzat
ez dut zertaz harrotu ez zertaz damutu.
Dena dela, erru banatzaileok, ez didazue
zertan errua kendu.


Comparte Errua! con tus amigos.


Que tal te parece Errua de Gose?
Pesima
Mala
Regular
Buena
Excelente